Live

Peli Lekuona
Interview
Pilar Kaltzada
Save The Children erakundeko Espainiar Estatuko presidentea

«Gazan ez dago babeslekurik. Sator-zulo bat da, hilerri bat»

Save The Childrenek 21.000 haur baino gehiago desagertuta daudela jakinarazi berri du; horien artean, 15.800ren heriotza baieztatu dute. Pilar Kaltzada erakundeko Espainiako estatuko presidenteak erabateko su etena aldarrikatu du, laguntza humanitario jarraitua eta bermeekin eskaini ahal izateko.

Audio_placeholder

«Gazan ez dago babeslekurik. Sator-zulo bat da, hilerri bat»

Loading player...
Pilar Kaltzada donostiarra da Save the Children erakundeko presidente berria.
Pilar Kaltzada donostiarra da Save the Children erakundeko presidente berria. (Andoni Canalleda | FOKU)

Kopuru zehatzak eskaintzea oso zaila den arren, Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak emandako datuak ez du egoeraren larritasuna zalantzan jartzeko tarterik uzten: 21.000 haur baino gehiago daude Gazan desagertuta. Batzuk desagertuta eta noraezean, 17.000 inguru, beste batzuk hondakin artean lurrazpian, hobi-komunetan topatu diren hainbat gorpu haurrenak direnak ere baieztatu da eta, horrez gain, atxilotutako ehunka haur ere badirela diote hainbat eta hainbat eragilek.


Pilar Kaltzada Save The Childreneko Espainiar Estatuko presidenteak laguntza humanitarioa bideratzeko dituzten zailtasunak azpimarratu ditu: «babesleku izendatutakoak ere ez dira babesleku, ez dago bertara jotzeko leku segururik». Su-etena beharrezkotzat jo du laguntza humanitarioa modu jarraituan eta berme guztiekin eskaini ahal izateko. Zentzu horretan, erakundearen lana humanitarioa dela azaldu du eta lan politikoa egitea dagokienei huts egitea leporatu die.

Jaurlaritza Logoa