Live

Naiz Irratia

«Beste aukera batzuk posible» direla erakutsiko dute berriz ere Zinegoak jaialdian

Asteburuko aurre-jaialdiaren ostean, astelehen honetan (ekainak 24) hasiko da Zinegoak, LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia Bilbon. 21. edizio honetan, Clarisa Navas zinemagile argentinarrak jasoko jaialdiko ohorezko saria. Julen Nafarretek azaldu ditu aurtengo berritasunak.

Audio_placeholder

«Beste aukera batzuk posible» direla erakutsiko dute berriz ere Zinegoak jaialdian

Loading player...
Ekaina hasieran aurkeztu zuten aurtengo Zinegoak. Julen Nafarrate ezkerrean.
Ekaina hasieran aurkeztu zuten aurtengo Zinegoak. Julen Nafarrate ezkerrean. (Monika del Valle | FOKU)

Bi hamarkada bete ditu dagoeneko bere toki propioa garatu eta errotu duen Zinegoak jaialdiak. Astelehen honetan (hilak 24) hasi da eta datorrenean (uztailak 1) amaituko da. Hori bai, motorrak nahiko berotuta dator Zinegoak, ekainaren 21etik 23ra luzatu den asteburuan jada, '3, 2, 1… Zinegoak!' izeneko aurre-jaialdia antolatu baitzuten.

LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen edizio honetan, 'Queertopia' da nabarmentzeko aukeratu duten kontzeptua. «Aurrekoan aipatzen genuen nola lehen Zinegoaken edizioetan jasotzen genituen istorio oso gogorrak, baina batzuetan hor gelditzen zen. Ez zioen nolabait buelta ematen, ez zituen kontatzen aukera posibleak, benetan posible zela queer moduan, LGTBIQ+ moduan, zure bizitza aurrera ateratzea», azaldu du jaialdiko komunikazio arduradun Julen Nafarratek, kontzeptuaren zergatiaz galdetuta. Gaur gaurkoz, LGTBIQ+ komunitateak pairatzen duen jazarpen horrek, presente jarraitzen du Zinegoaken, baina baita hetero-arauetik at «aukera horiek posible egiteko» bide bat dagoela erakutsi ere, Nafarratek azaldu duenez.

Izan ere, 21. edizio honetara arte, bide luze bezain aberasgarria egin dute Nafarrateren esanetan, «nik uste dut 21 urte hauetan jaialdiak izan duela hazkunde nabaria», baina uste du era berean ez dutela haien ezaugarri nagusia galdu: «gertutasuna».

Ohorezko saria

Clarisa Navas zuzendari argentinarrak jasoko du aurtengo Zinegoak jaialdiko ohorezko saria. Navasek zinema «beste modu batera egiten duela» nabarmendu du Nafarratek, «ezohiko bideak jarraituz, maila kolektiboan eta Queer gaiak ere lantzen ditu».

Jaurlaritza Logoa