Live

Hau ez da gerra bat, hau... gerra bat da.

Susaren Ganbila bildumako ale berria Mikel Ayllonen eskutik etorri da. 'Hau ez da gerra bat' izenburupean hiru obra jaso ditu: ‘Bunker’, ‘Hau ez da gerra bat’ eta ‘Hau gerra bat da’. Paraleloan saioan izan da liburua aurkezten eta bide batez egun antzerkigintzak bizi duen egoeraz solasean.

Audio_placeholder

Hau ez da gerra bat, hau... gerra bat da.

Loading player...
Mikel Ayllon artxiboko irudi batean
Mikel Ayllon artxiboko irudi batean (PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA)

Susaren Ganbila bildumako ale berria da `Hau ez da gerra bat´ Piszifaktoria ideien laborategiko Mikel Ayllonek ondutako lana. 3 obra jasotzen ditu liburuak; ‘Bunker’, ‘Hau ez da gerra bat’ eta ‘Hau gerra bat da’. Euskal antzerkigintzari lengoaia berri bat eskaintzeko ahaleginean urrats bat gehiago dira antzezlanak, eta baita liburua bera ere, Piszifaktoriaren ohiko bidetik.
Antzerkigintzaren berezko osasun ahulari, euskaraz izatearen aldagaia gehituz gero, eta horri ohiko moldeetatik ihes egiteko gogoa eransten bazaio, bazterreko eremuetan lan egitera behartuta daude antzerkigileak. Ez dira garai errazak. Ez dira inoiz izan. Ez du aldatzeko itxura gehiegi ere. Kultura oro har, entretenimendu eta kontsumorako elementu bezala irensten dugun gizarte batean, dena murtxikatu gabe aurkezten zaizkigun platerek apenas dute lekurik programatzaileen oturuntza klasikoetan.
Duela 7 urte inguru hasi ziren Piszifaktoriatik gerraren gaia landu nahirik, jo zitezkeen ate guztiak jo zituzten, baina inolako laguntzarik ez: gerra ez zen gai interesgarria orduan. Urte gutxi beranduago ordea, gerrak gure mugetatik gertuago sentitzen ditugulako edo, erabat pertinentea bilakatu da itxuraz horretaz aritzea.
Honetaz guztiaz, eta beste hainbat kezka eta erronkaz aritu zaigu Mikel Ayllon Paraleloan saioan, ‘Hau ez da gerra bat’ liburuaren argitaratzea aitzakiatzat hartuta.

Jaurlaritza Logoa