Live

NAIZ irratia

Larraheko aurkikuntza, Legebiltzarreko inbestidura saioa eta ezker konfederala

BERRIAko zezundari Amagoia Mujikak eta GARAko zuzendari Iñaki Sotok osatu dute astearte honetako analisi mahaia. Bina bidelagun izan dituzte; lehena, Juantxo Agirre Aranzadi zientzia elkarteko idazkari nagusia eta, bigarrena, Iñigo Martinez Izquierda Unidako EAEko koordinatzailea..

Audio_placeholder

Larraheko aurkikuntza, Legebiltzarreko inbestidura saioa eta ezker konfederala

Loading player...
Ostegun honetan hartuko du Imanol Pradalesek Iñigo Urkuluren lekukoa
Ostegun honetan hartuko du Imanol Pradalesek Iñigo Urkuluren lekukoa (Endika Portillo | FOKU)

Larrahe euskal jainkosari eskainitako orain ia 2.000 urteko aldarea topatu duela Aranzadi Zientzia Elkarteak. Larunbeko Arriaundi mendian aurkitu dute. Latinez idatzia, baina garaiko jainkosa baskoi bati eskainitakoa. Halakoa da Arriaundin Aranzadik topatu duen pieza. Une honetan metro erdi inguruko altuera eta 20 zentimetroko zabalera duen harri puska da, Valeria Vitella izeneko emakume batek Larrahe jainkoari eskainitako ohorea da.

Kristo ondorengo lehen mendekoa da aurkitutako harria. Dakarren berritasunen artean: lehena, hizkuntza baskonikoaren eta, bestalde, Larrahe jainko honen arrastoak 40 km iparralderago kokatzen dituela, eremua handituz. Juantxo Agirre Aranzadi zientzia elkarteko idazkari nagusia eman dizkigu aurkikuntzaren xehetasunak.

Horrez gain, eta osteguneko inbestidura saioa baliatuz, Eusko Legebiltzarreko datorren legegintzaldiari begira jarri gara. Iñigo Martinez EAEko Izquierda Unidako koordinatzailea ezker konfederalaren espazioaren berrantolaketaz eta hausnarketa beharraz mintzatu zaigu.

Jaurlaritza Logoa