Live

Bigarren Kafea

«Plazara ateratzen bazara, lan txukuna egin behar duzu, eta hori presio handia da»

Plaza asko zapaldutakoa da Itxaso Treku, izan ere Laiotz taldeko abeslaria izan da urtetan, eta egun Itzal erromeriarekin dabil. Baina horrez gain, harrijasotzailea ere bada eta familian ere hurbil izan ditu herri kirolak.

Audio_placeholder

«Plazara ateratzen bazara, lan txukuna egin behar duzu, eta hori presio handia da»

Loading player...

«Aitona harrijasotzailea zen, apostu asko irabazitako gizona, aita ere bai, baina plazetan ez. Orain ni». Kasualitatez hasi omen zen, eta «Nire musika ibilbidearekin oso erlazionatuta dago» dio, «Laiotz-eko bateriajolea oso zalea da eta herri kirolak ikustera elkarrekin joaten ginen, gustatu eta horrela hasi naiz». 

Plazetako egoera aldatzen ari dela dio, «aldatzen ari da, nik plazetan jende asko ikusten dut. Uste dut erlazio daukala emakumeak plazaratzen hasi direlako; gaztetxoak ere badaude, eta horrek jendea asko erakartzen du»

Musikan askotan plazetan aritu arren, plazari errespetu handia diola dio, «iruditzen zait ateratzen bazara, lan txukuna egin behar duzula, eta hori presio handia da». 

Erronka hau gainditua du, eta horren erakuskagarri txapelketetan parte hartu eta irabaztea. Hala ere, urduritasuna beti dago hor «txirrina entzun eta nire bizitzako bi minutu luzeenak izan ziren». «Ez nuen espero txapelketa irabaztea, baina sorpresa polita izan zen; aitari eskaini nion, ondoan ez dudan arren, indarrak ematen dizkidalako». 

Jaurlaritza Logoa