Live

‘Adrenalina’, ‘Basati’, ‘Kawasaki’… motocross munduarekin lotura duten hainbat elementu sartu ditu Benizzek bere azken diskoan. Dancehalla, reggaetoia, jerseya, dembowa, UK garagea, hardstylea, tech-housea… denetarik du diskoak, hala, musika oso dantzagarria izango da bere emanaldian.
Beckham familiaren inguruan egindako kantuan hartu zuen parte diskoa Lamia Marik, eta, hortik sortu zen harremanari esker, orain David eta Victoriaren pare ibiliko dira biak hala biak zuzenekoetan ere. Gaur, ekainak 14, Gasteizen, lehendabiziko aukera Ttipia tabernan.
Gerora, EHZn ere izango da ekainaren 28an Benizze. Izan ere ‘Paradisu zinema’ beka irabazita grabatu du diskoa Elkar estudioan eta biniloan ere Elkar argitaletxearekin argitaratu du. Elkarrek berak, EHZk eta Antxeta irratiak sortutako bekaren fruitua dela esan daiteke, beraz, ‘Basati’.
Entzun diskoa, baina entzun baita ere sormen prozesuaren inguruan MusikHaria saioan Goitiak kontatu zizkigun guztiak.
Jokin Altuna buruz buruko txapeldun, finalaren soinua
«Orain arte bezala jokatzen badugu, finalean izango ditugu aukerak»
Hidratazioa: Nola kalkulatu izerditze tasa? Zenbat edan behar dugu?
«Etxera itzultzea zerbait garrantzitsua zen niretzat»
