Live

Vianako Mondelez gaileta fabrikak greba mugagabeari ekin dio astelehen honetan, hitzarmen kolektiboaren negoziaketaren blokeoari aurre egin asmoz. Oskarbi Goldaraz LAB sindikatuko ordezkariak NAIZ irratiari azaldutako moduan, 400 langile biltzen dituen lantegian grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da eta ekoizpena geldi dago.
Bigarren geltokia Bruselan eta Katalunian egin dugu. Gorka Knörr Junts Per Catalunyako kidearekin egungo testuingurua aztertu dugu. Amaitzeko, atzo gauean EAJk eta PSEk iragarritako Eusko Jaurlaritzarako gobernu akordioaz ere solastu dira Galardi eta Urteaga.


