Live

Peli Lekuona eta Aimar Sorazu

«Ez dut dudarik Espainiako kupula osatzen duten epaileek zein jarrera izango duten»

Katalunian, Europear Parlamentuko hauteskundeen ostean, astearte honetan indarrean jarri da Amnistia Legea. Horretaz mintzo da Gorka Knörr Junts-eko kidea NAIZ Irratian, bai eta igandeko emaitzari buruz ere.

Audio_placeholder

«Ez dut dudarik Espainiako kupula osatzen duten epaileek zein jarrera izango duten»

Loading player...
Gorka Knörr Gasteizko Legebiltzarrean, artxibo irudi batean
Gorka Knörr Gasteizko Legebiltzarrean, artxibo irudi batean (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Astearte goizean berretsi da Amnistiaren Legea indarrean jarriko dela, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean. Epaile zein auzitegiak bi hilabeteko epea izango du lege hau aplikatzeko. Gogoratu, PSOE eta ERC eta Juntsen arteko akordioaren emaitza dela hau. Sanchezen inbestiduran laguntzearen ordainetan, 2011eko azarotik 2023kora bitarte eginiko mobilizazio independistetan inplikatuak amnistiatzeko ardura hartzen du lege honek.

Hala ere, pasa den igandeko emaitzei ere ipini dio begirada Gorka Knörrek. Junts-en hautagaitza mantendu arren ez da guztiz gustora gelditu. «Balorazio positiboa egiten dugun arren, abstentzio maila altuak bigarren eserleku bat lortzea eragotzi digu».

Hauteskunde hauen ostean, emaitzak argi geratu dira. PSC-k gorakada nabarmena izan du eta horren aurrean alderdi independentisten arteko elkarketak edo nolabaiteko akordioak izan daiteke aurka egiteko ekuazio eraginkorrena. Parlament-era itzuliz, inbestidurari dagokionez, Kataluniako president berriaren postu eskuratzeko aukerak baditu Juntsek. Gorka Knorrek, «seguru nago Carles Puigdemontek bere burua aurkeztuko duela» esan du.

Amnistiaren Legeari buruz galdetuta, espainiar Justiziaren partetik trabak aurreikus daitezkeelarik, «beti dago kezkatzeko moduko susmoa», onartu du Knörrek. Jose Maria Aznarrek emandako «agindua» ekarri du gogora («Egin dezakeenak egin dezala») eta «espainiar kupula judizialaren» partetik kontrako jarrera izango dela ere argi ikusten du. Carles Puigdemont, Lluís Puig eta Toni Comin «batera etorriko dela» uste du, baina noiz gertatu den jakiterik ez da.

Jaurlaritza Logoa