Live
Emakume idazlearentzat gela propio bat aldarrikatzen zuen duela kasik mende bat Viginia Woolfek. Gela ba hori ordea sortzailearen habia baino ikusi dugu nola bilakatu den gonbidatuen gela, arropa zabaltzekoa edo traste zaharrak gordetzekoa. Gela bat motz geratzen da. Argi dauka hori Yolanda Arrietak, eta bere «zahartzaroaren haurtzaroa" izendatzen duen bizitza honetan, gela bat baino etxe bat aldarruikatzen du, etxe bat norberarena.
Etxe horren nolakotasunak xehetzen diztu izen bera daraman lanean: 'Etxe bat norberarena' (Alberdania). Saiakera-poetiko bezala izendatu da lana. Bietatik du egia esatera. Badu saiakeratik, badu lirikotasunetik. Eta badu aldarrikapenetik ere. Iragara, oraina eta etorkizuna harilkatzen dituen lanaz solasean aritu gara Paraleloan.