Live

NAIZ Irratia

Pernando Barrena: «Estatu mailan ospe bat irabaztea lortu dugu»

Ekainaren 9ko hauteskundeen kanpainako azken astean murgilduta,Pernando Barrena EH Bilduko hautagaia «esperantzaz» agertu da.

Audio_placeholder

Pernando Barrena: «Estatu mailan ospe bat irabaztea lortu dugu»

Loading player...
Pernando Barrena EH Bilduko hautagaia, NAIZ Irratiko estudioan.
Pernando Barrena EH Bilduko hautagaia, NAIZ Irratiko estudioan. (NAIZ Irratia)

Europar parlamentuko hauteskundeak eta herritarrekiko sortzen duen arroztasuna izan da kanpaina honetako lema nagusia. Uste baino eragin handiagoa izaten duten gaiak ere badaudela azpimarratu du. Barrenak,«gauza guztiz domestikotzat dauzkagun erabakiak eta araudiak erabat mugatuta agertzen dira aldez aurretik Bruselan hartutako erabakien ondorioz, neurri fiskalak, marko finantzarioak», azpimarratu du.

Egin diren agerpen politiko zein ekitaldietan lehen lerroan koka daitekeen beste gaietako bat izan da hizkuntzen ofizialtasuna. Europar Batzordeari eginiko eskaeran, datorren legegintzaldian ahanzturan iltzatuta geratzeko aukera mahai gainean dago. Bestetik, nekazarien haserrealdiak ere izan dira kanpaina honetako pizgarri. Astelehen honetan, hain juxtu, Biriatuko muga itxi dute egun oso batez, 24 orduz protesta gisara. Nekazarien elkarteek erakundeei zerbait egiteko eskatzen diote eta EH Bilduko hautagaiak «kasu bakoitza banan bana ikusi eta aztertu behar dela» gaineratu du.

Hauteskunde hauetan, barruti bakarra egongo da jokoan. Nahiz eta euskal lurraldeetan zentratu, estatu mailan boto gehiago eskuratzeko aukera dagoela aurreikusten du. Barrenak uste du, «Estatuko milaka herritarrek oraingo honetan EH Bilduren aukera egingo dute. Haien botoak oso ongi etorriak izango dira».

Jaurlaritza Logoa