Live
«Asko sakontzeko eta hausnartzeko modua eman didan gaia da gaurkoa: bakardadea», aipatu du gaur emozioen terapeuta den Donna Apellaniz Nietok gaur Bigarren Kafean. Bakardade motak, horiek bizitzeko erak edota horien zergatiak aztertu ditu gaurko saioan Apellanizek.
Bakardadeak esanahi duala duela kontatu du Donnak: «Batetik, aukeratutako bakardadea. Guk aukeratu dugu bakarrik egoteko unea. Bestetik, isolamendua. bakarrik egotea fisikoki zein sozialki». Hori kontuan hartuta, esan du sentsazioetaz eta sentimentuetaz hitz egiten dugunean abstraktura jotzen dugula; fisikoki bakarrik dagoena errazago ikusten delako, emozionala hautematea baino.
Bakardadearekiko beldurraren inguruan aritu da terapeuta eta azaldu du, gure buruarekin egoten jakitea sekulako gaitasuna dela: «Bakarrik egoten ikasi egin behar da. Bakardadearekiko esperientziak nolakoak izan direnaren arabera, gehiago edo gutxiago kostako zaigu». Bakarrik egotearekin ikastearen beharraz, eta gehiagoz aritu da Donna Apellaniz Nieto Bigarren Kafean.