Live
1943ko maiatzaren 27an Las Palmasen jaio zen, Gran Canarian, Teddy Bautista, Espainiako musikaren eszenan figura garrantzitsua. Gary Brooker 1945eko maiatzaren 29an jaio zen, Londresen. Abeslari, konpositore eta pianista britainiarra da, Procol Harum taldearen sortzaile eta ahots nagusia izateagatik ezaguna. Bestetik, Noel Gallagher 1967ko maiatzaren 29an jaio zen, Manchester-en. 1990eko hamarkadaren erdialdean Oasis taldeko gitarra-jotzaile eta konpositore nagusi gisa ezaguna egin zena.
1966ko azaroaren 17an jaio zen, Kalifornian, 30 urte besterik ez zuela zendu zen abeslari, gitarra-jotzaile eta konpositorea, Jeff Bucley. Johnnie Taylor-en soul, blues, eta gospel abeslaria hil zela, 24 urte bete ziren maiatzaren 30ean.
Maiatzaren 31n Gorka Urbizu Lekunberriko musikariak, oraintxe bakarkako ibilbideak modu bikainean gainera murgildu denak, urteak bete zituen. Ekainaren 1ean berriz, 50 urte bete zituen Alanis Morissette, abeslari, konpositore eta aktore kanadarrak.