Live

Bigarren Kafea

NEU TROIA: «Abestiak esperientzia bezala ulertzea genuen helburu»

Neu Troiako lagunak izan ditugu gaurkoan gurean, arriskuaren xarmaz gozatzeko asmoz bildu ziren satelite berezi bezain maitakorren kuadrilla. Hala munduratu dute, duela ez hainbeste, lehen lan luzea, “Arriskuaren xarma” izenekoa, 10 kantuz osaturiko teilatupe lisergikoa.

Audio_placeholder

NEU TROIA: «Abestiak esperientzia bezala ulertzea genuen helburu»

Loading player...

Gurean izan ditugu gaurkoan, Neutroiako bi kide, Julen eta Gorka, lehen lan luze honen nondik norakoak azaldu eta bidea nola bizi izan duten kontatzeko. Dabadaba aretoan aurkeztu zuten lana duela ez hainbeste. «Horrenbeste denbora pasa da hona iritsi arte, perspektiba ere galtzen duzula hau baloratzerakoan, aste bat pasatzean, bai, oso pozik eta lasai, egia esan» esan digu Julenek. «Hasteko modu paregabea izan zen, amaieratik aste bezala, pribilegio handi bat, huste emozional izugarria, gainera,, dena bota genuen ordu baten ostean» gehitu du Gorkak.

Zein berezitasun bilatu nahi zuten galdetu diegu Neu Troiakoei, magia naturalki etortzen ote den. «Atmosferak lanzten saiatu gara, abestien funtsaz haratago joaten, abstrakzioa bilatuz, bigarren planoko doinuekin, abestiak esperientzia bezala ulertzea genuen helburu». «Oso testura zaleak gara, eta pentsatu beharrean instrumentazio sinple batean, musikak asko biltzearen helburua genuen».

Produkzioaren aldetik lan asko egin dute, ez beti bideorri berdinarekin, baina sampleadora aipatu dute mugarri garrantzitsu gisan. «Sampleadorearekin lanean hasteak buelko bat eman zion konposatzeko joerari, geruzen jartze eta kentzeak jokoan aritzeko aukera ematen zigun, egitura finkatuta eduki gabe hala jolasten». «Prozesuan gako garrantzitsua izan da sortzen ari ginena entzutea gu geu jotzen aritu gabe, hau da, grabatu eta entzun, horrek eman dizkigu sentsazio ezberdinak eta oso aberasgarria izan da, jotzen ari zarela abestia distantziatik entzutea zaila baita».

Laukotea dira eta bakoitzak prozesuan zein ekarpen edo egin dion galdetu diegu. Argi dute banda bihurtzeko bidean beste mugarri bat ere zein izan zen. «Julenek eta nik maketa bat grabatu genuen, bateriak midi bitartez grabatu genituen, eta grabaketari begira, banda moduan muntatzen hasi ginen». «Ikerren ekarpenak goitik behera aldatu zuen plantamendua, erritmikoki, sendo, lodi eta dinamika handiagoko bilakatu zuen, kriston aldea zegoen». «Era berean egon zen pedagogia bat, aldaketa oso handia izan baitzen, eduki genuen krisi moduko bat, sortze prozesu orotan bezala».

Estudioko lana ere garrantzitsua izan da, Jon Agirrezabalagaren gidaritzapean egin dute, bera izan da grabaketako teknikari eta ekoizle. «Gorka, Matxain eta hirurok antzerki eskolan ikasitakoa asko baliatu dugu estudioan, sortzerakoan gauza bat dela buruan duzuna, eta bestea organikoki geratzen dena. Filosofia izan da organikoa den horri entzuten saiatzea, eta prozesuan asko mantendu dugu ildo hori». «Estudioan bagenekien transformazio bat egongo zela, nik ikusten nuen buruan nuenetik urruntzen ari zela, baina era berean, hori zela gertatzen ari zena, betaurreko batzuk utzi eta beste batzuk jartzea bezala».

Datozen hilabeteei begira ze asmo duten galdetu diegu. «Argi genuen album bat egin nahi genuela, hori bilatzen genuen hasieratik, ibilbide baten zera hori. Nora ez dakit, baina nik nahiko nuke ez dadin azaleko gauza batean bezala geratu, baizik eta ahalik eta barrenetik izan dadila, jarrera horrekin».

Jaurlaritza Logoa