Live

AEBetako ikasleen protestak: «Ustezko oinarri sendo horiek zeinen erraz astindu daitezkeen»

Unibertsitateetako protestek harrabots nabarmena izan dute AEBetan. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak adierazi du protesta «baketsuak» izan direla, eta atxiloketek «ondorio pertsonal larriak ekar ditzaketela estatubatuarrentzat, are gehiago atzerritarrentzat». Gardentasuna falta dela nabarmendu du.

Audio_placeholder

AEBetako ikasleen protestak: «Ustezko oinarri sendo horiek zeinen erraz astindu daitezkeen»

Loading player...
Texaseko unibertsitateko protesta Palestinaren alde, AEBetan.
Texaseko unibertsitateko protesta Palestinaren alde, AEBetan. (Brando BELL | AFP)

Unibertsitateetako protestek harrabots nabarmena izan dute AEBetan. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak adierazi du protesta «baketsuak» izan direla, eta atxiloketek «ondorio pertsonal larriak ekar ditzaketela estatubatuarrentzat, are gehiago atzerritarrentzat».

Columbia unibertsitatean, New Yorken, Manhattan iparraldean, izan zen kanpaldi ezagunena. «Protesta horren aurkako errepresioak izan duen oihartzunak bereganatu du arreta osoa».

Urrutikoetxeak nabarmendu du duela hilabete bat Palestinaren alde AEBetan egiten zituzten protestak ez zirela ikasleenak; aldiz, azken asteotakoak bai.

 

 

Jaurlaritza Logoa