Live

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Nintendo Indie Worldek urteko altxor independenteak aurkeztu ditu

Nintendo Indie World-ak ‘SteamWorld Heist II’ edo ‘Antonblast’ bezalako altxor independenteak aurkeztu dizkigu. handiak ez du aurtengo Gamescom azokan parte hartuko. Warhorse Studio taldeak Kingdom Come: Deliverance 2 iragarri du.

Game Erauntsia irratsaioa aurkezpenekin hasten jarraitzen dugu. Oraingoan Nintendoren txanda izan da; ez, ordea, bere jokoak erakusteko. Izan ere, garatzaile independenteen lanak ezagutzera emateko Indie World ekimen berria egin dute: denetariko joko interesgarriak aurkezteko balio izan die.

SteamWorld Heist bikainaren jarraipena, Wario Land 4 mitikoaren mekanikak zein estetika hartzen dituen Antonblast, itzalekin jolasten duen SCHiM itxurosoa, Europako plataforma ederrak, Lorelei and The Laser Eyes bitxiaren puzzleak zein ninja dortoken roguelike erako Teenage Mutant Ninja Turtles: Splintered Fate ikusi ditugu, besteak beste, baita hauen argitaratze datak eta plataformak ezagutu ere.

Nintendorekin jarraituz, 2024ko Gamescom azokara hurreratu gabe geratuko direla ezagutu dugu. Alemanian egiten den ekimena Europako handiena da, eta japoniarren erabakiak ekar ditzakeen ondorioen inguruan hausnartu dugu irratsaioan.

Aurreko saioan aipatzen genuen, eta azkenean egia da: Warhorse Studios talde txekiarraren hurrengo jokoa Kingdom Come: Deliverance 2 dugu. Henry protagonistarekin XV. mendeko Bohemiako lurraldeetara itzuliko gara rol abentura errealista zein gogorra bizitzeko.

Euskarazko jokoak ere eduki ditugu. Apirilaren 30ean PC Futbol mitikoaren zortzigarren atala gure hizkuntzan estreinatuko dela iragarri dute egileek. Hala ere, bideojokoa polemikaz inguratuta kaleratuko da; beraz, itxarotea komeni da tituluaren kalitatea ikusteko.


Jaurlaritza Logoa