Live
Hilabetean behin jasoko dugu Zebrabidea saioan Galtzagorri elkartearen bisita, Izaskun Jauregi Sukiak kontatuko dizkigu azken nobedade eta agenda kontuak. Galtzagorri elkarteak haur eta gazte literatura sustatzen duen elkartea da. Lehen bisita honetan maiatzean aurrera eramango den ‘Marrazioak’ tailerrari buruz aritu zaigu. Hamaseigarren edizioa izanen da aurtengoa.
‘Marrazioak’ tailerra ilustrazio tailerra da eta ekainaren 24tik 28ra izanen da Donostian, eta Harkaitz Cano eta Ignasi Blanchen gidaritzapean eramanen da aurrera. Edizio honetan mozorroak izanen dira protagonista, «Mozorren egia. eman maskara bat eta egia esango dizuet», Oskar Wildek esana da hori, eta horixe da aurtengo Marrazioak tailerreko goiburu.
Gure estudioetara hurbildu dira Izaskun Jauregi eta baita 'Marrazioak' tailerreko koordinatzaile Aitziber Alonso. Alonso ilustratzailea da ofizioz, eta Galtzagorriko kolaboratzailea.