Live

Sara Iriarte Lasa

Formatu txikiko 32 ikuskizun Donostiako XXXIII. Poltsiko Jaialdian

Audio_placeholder

Formatu txikiko 32 ikuskizun Donostiako XXXIII. Poltsiko Jaialdian

Loading player...
AmaHIRU Konpainia Victoria Eugenian (Donostia) egindako emanaldia
AmaHIRU Konpainia Victoria Eugenian (Donostia) egindako emanaldia (AmaHiru)

Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdiaren XXXIII. edizioa hasiko da maiatzaren 2an, eta maiatzaren 19ra arte iraungo du. Formatu txikiko 32 ikuskizun eskainiko dituzte Gipuzkoako hiriburuko hainbat auzotan. Bakarrizketek, magoek, mentalistek, kabaretek, umoreak eta antzezlanek beteko dute egitaraua. Emanaldi horietatik erdiak euskaraz izango dira.

Hiriko 25 espaziotan gozatu ahal izango dute ikuskizunez, ostegunetik igandera. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da.

Aurtengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren inguruko xehetasunak eman ditu Donostia Kulturako kultur ekintzako eta Poltsiko jaialdiko zuzendari Jon Aizpuruak, NAIZ Irratian.

Jaurlaritza Logoa