Live

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

«Musikak bizi dudan unean nire burua eta inguruan gertatzen dena ulertzen laguntzen dit»

Lorea Zulaika Kadira taldeko abeslari eta gitarra-jolea izan da Paraleloan saioan taldearen lehen diskoa aurkezten.

Audio_placeholder

«Musikak bizi dudan unean nire burua eta inguruan gertatzen dena ulertzen laguntzen dit»

Loading player...
Kadira taldeko kideak
Kadira taldeko kideak (Pello Maudo)

Musika eta hitzak jartzeak bere bizitza ere ordenean jartzen lagundu dio haurtzarotik Lorea Zulaikari: bere burua eta inguruan gertatzen zaiona ulertzen laguntzeko ezinbesteko tresna dan musika. Ahalegin horren emaitzak bakarka plazaratu izan ditu musikariak lehenengo eta baita taldean ere Azalera proiektuarekin. Kadira taldearekin topatu du baina oreka, bere lekua musikaren unibertso zabalean.

Lorea Zulaikarekin batera, Aritz Aramendik, Aitor Aristondok eta Oier Poncek osatzen dute taldea, eta ihazko udan grabatu zuten  Axular Arizmendiren Mutrikuko estudioan euren lehen diskoa.  Taldearen izen bera daraman lanak 7 abesti jasotzen ditu. Hitzak eta melodiak Lorea Zulaikarenak berarenak dira, gero taldera ekarri eta geruzaz geruza osatuz, eraikiz joan direnak. Badira barrura begira idatzitakoak, badira kanpora begirakoak ere. Badira biziagoak, eta badira lasaiagoak. Baina guztiek partekatzen dute esentzia dotore bezain idarrez jori bat.

Udaberriarekin batera zuzenekoak ere badatoz, lehenengoa aste honetan bertan Donostiako Mogambo aretoan izango da Kadiraren kontzertuaz gozateko aukera. Maiatzaren 11an Añorgan izango dira eta baita maiatzaren 26an  Algortan ospatuko den ibilaldian ere.

Jaurlaritza Logoa