Live

Sara Iriarte Lasa

Idoia Torregarai: «Zientzia modu dibulgatibo eta zirtolari batean ere egin daiteke»

Audio_placeholder

Idoia Torregarai: «Zientzia modu dibulgatibo eta zirtolari batean ere egin daiteke»

Loading player...
Barredromoa UEU
Barredromoa UEU (UEU)

Umorea eta zientzia nahastu al daitezke? Posible dela ziurtatu du Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradun eta umoristak. Eta, nola egiten da hori? Bada, UEUk antolatu duen 'Barredromoa' da horren adibide. Apirilaren 16an arratsaldeko 18:00ean hasita, Barredromoa egingo dute Eibarko UEUren egoitzan, eta dibulgazio saio honen bidez zientzia gizarteratuko dute, umorea protagonista hartuta.

Torregarairen gidaritzapean bost ikerlarik bakarrizketa bat egingo dute beraien arloa eta umorea nahastuz. Hauexek izango dira parte hartuko duten ikertzaileak:

- Marina Landa González (Komunikazioan Doktorea)
- Josu Lopez-Gazpio (Kimikan Doktorea)
- Onintze Parra Ipiña (Ingeniaritza Kimikoko Doktoregaia)
- Ander Prieto de Garay (Artearen Historian Gradua)
- Eider Saragueta Garrido (Hezkuntzan Doktorea)

Barredromoaren inguruko xehetasunak eman ditu Torregaraik, NAIZ Irratian.

Jaurlaritza Logoa