Live

Interview
Oihana Etxebarrieta
EH Bilduko kanpaina arduraduna

«Baikor gaude. Errotuta dago herriaren zati honetan aldaketa posiblea dela»

Kanpainaren hastapenarekin «gustura» dago Oihana Etxebarrieta, EH Bilduko kanpaina arduraduna. Eztabaida «beste termino batzuetan» egitea nahiko balu ere, EH Bildu herritarren arazoei irtenbideak emateko proposamenetan zentratuko dela esan du. Emaitzak emaitza, aldaketa «martxan» dagoela dio.

Audio_placeholder

«Baikor gaude. Errotuta dago herriaren zati honetan aldaketa posiblea dela»

Loading player...
Oihana Etxebarrieta, EH Bilduko kanpainako bozeramalea.
Oihana Etxebarrieta, EH Bilduko kanpainako bozeramalea. (Jon URBE | FOKU)

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek kanpaina hasi berritan, «sentsazio onak» ditu Oihana Etxebarrietak, EH Bilduko kanpaina bozeramaleak. Ideietan oinarritutako eztabaida nahi dute egin, konfrontazio ideologikorako eremua zabaldu; esaterako, osakidetzaz edota etxebizitzaz zer duten esateko besteek jakin. Kanpaina herritarrekin egoteko momentua dela dio eta EH Bilduren ekitaldietara geroz eta pertsona anitzagoak doazelako ilusioz hitz egin du.

Norberaz edo politika konkretuez hitz egin ordez, besteek EH Bilduz hitz egiten dutela ohartarazi du Etxebarrietak, eta herritarrek ez dutela hori behar, baizik eta konpartitutako arazoei nola egingo dieten aurre jakin. «Horretan zentratu behar da, alderdikeriak aldendu egiten du politika instituzionalak ekartzen dituen aukerak».

Kanpaina hasi aurretik ere espektatiba batzuk bete direla uste du EH Bilduko eledunak, aldaketa posiblea delako eta ilusioa sortzen duelako. «Tendentziak argiak dira, azken hauteskundetan gorantzko joera EH Bildurena nabarmena da eta indartu egingo da datozen urteetan», esan du.

Zenbakiak gora behera, datozen lau urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gehiengoa ezkerrekoa eta abertzalea izango dela du argi Etxebarrietak. «Horri begirako politikak egin behar dira», esan du, «orain arteko formularekin horri muzin egiten zaio. EAJ-PSEk kromo trukaketa egin dute, ez dute aurrera egiten uzten subiranotasunean eta ezta politika ezkertiarretan ere. Aprilaren 22tik aurrera bestelako harreman batzuk sortu behar dira eta EH Bilduk badu ibilbide eta egiteko modu bat erronkei aurre egiteko politika konpartituarekin».

Jaurlaritza Logoa