Live

Sara Iriarte

Giro ederrean abiatu da ADEL, Euskal Drama Laborategia

Egunotan Aulestin daude bilduta antzerki munduko aktore, zuzendari, gidoigile, eta, batez ere, zale. Goizetan antzerki tailerrak jaso, eta arratsaldean, antzerki obrak ikusi. Gogotzen zaizu egun hauetarako plan hoberik?

Audio_placeholder

Giro ederrean abiatu da ADEL, Euskal Drama Laborategia

Loading player...
Urtarrilaren 20an estreinatu zuten Azkainen Iduzkilore konpainiaren ‘Ihesi’ antzerki berria.
Urtarrilaren 20an estreinatu zuten Azkainen Iduzkilore konpainiaren ‘Ihesi’ antzerki berria. (Patxi BELTZAIZ)

Egunotan Aulestin daude bilduta antzerki munduko aktore, zuzendari, gidoigile, eta, batez ere, zale. Goizetan antzerki tailerrak jaso, eta arratsaldean, antzerki obrak ikusi. Okurritzen zaizu egun hauetarako plan hoberik?

Abiatu da ADEL Euskal Drama Laborategia, Aulestin. Apirilaren 1etik 6ra eramango da aurrera hemeretzigarren edizio hau. Bi zutabe nagusi ditu ADEL-ek. Alde batetik dago antzerki laborategia, eta bestetik, ilunabarretan egiten diren antzerki emanaldiak daude. Ander Lipus Artedramako kidearekin izan gara solasean, hark kontatu digu behar batetik sortu zela ADEL: «Beharrezkoa ikusten genuen euskaraz sortzeko, teknika bat zabaltzea eta hartzea, euskaraz».

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea izateko sortu zen: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan. Aurten, 6 irakasleren tailerrak jasotzeko aukera izanen da: Kepa Errasti, Ainhoa Alberdi, Amaia Bono, Amaia Lizarralde, Iñaki Ziarrusta, Ander Lipus arituko dira tailerrak ematen.

Jaurlaritza Logoa