Live

NAIZ irratia
Interview
Ane Alava
Ernai gazte antolakundeko bozeramailea

Lezon udaberria loratuta, lanean jarraitzeko prest dago Ernai

Nekea oraindik gainditu gabe eta ahotsa urratuta, baina egindako lanarekin pozik agertu da Ane Alava Ernaiko bozeramailea. Udaberriko ekimen arrakastatsuaren ostean, datozen erronkei begira dago honezkero gazte antolakundea. Egitekoak asko; formula betikoa: 'aktibazioa, aktibazioa eta aktibazioa'.

Audio_placeholder

Lezon udaberria loratuta, lanean jarraitzeko prest dago Ernai

Loading player...
Milaka gazte batu ziren Lezon ospatutako Gazteon Eskutik ekimenean
Milaka gazte batu ziren Lezon ospatutako Gazteon Eskutik ekimenean (Ernai)

Milaka gazte batu ziren ostiral eta larunbatean Lezon Ernaik antolatutako Gazteon Eskutik ekimenean. Gazte independentisten topagune bihurtu zen bigarrenez udalerri gipuzkoarra. 2008ko elurterik ez, baina euria protagonista izan zen arren, lokatzen artean ere loratu dira kimu gazteak.

Hilabeteetako lanak eman du bere uzta eta orain, aurrera begira dago gazte antolakundea. Gazteentzako bizitza duinak eskuratzera bidean, «gazte fronte» zabal bat eraikitzera dei egin du Ernaik. Hurrengo hitzordu garrantzitsua begiz jota dute honezkero, maiatzaren lehenean kaleak hartzeko asmotan baitira. Aurren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ordea, hauteskundeek izango duten garrantzia azpimarratu du Alavak.

Jaurlaritza Logoa