Live

1.100 metroko altueran ospatu du Korrikak lasterketaren puntu garaiena zeharkatu izana. Herrerako portuan izan da une hori, koloredun ileordeak eta jantziak soinean. Harro Herri leloa osatzeko kartoizko izkiak eskuartean, lasterketari ongi-etorria egin diote bertan ziren antolakuntzako kideek. Une berezia izan da, baina noski, Korrikak ez du geldialdirik egin. Tipi-tapa jarraitu du Urizaharra bidean.


