Live

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Lohitzune Sistiaga

Lohitzune Sistiaga izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua, ofizioz bideo egile eta musika zeinz erbiztari gisa musika oso gertu sentidu duela aipatu digu , musika asko entun dut eta zaila eginz aio lau kantu kuttun auekratzea.

 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Lohitzune Sistiaga

Loading player...
Lohitzune Sistiaga
Lohitzune Sistiaga (Bigarren Kafea)

Lehen kantu kuttun gisa, Missy Ellioten 'WTF' abestia aukeratu du Lohitzunek «Grabe eta ederrak dituen kantua da, dantzatzeko aproposa, entzuten dudanean ahaztu egiten zait pertsonak inguruan ditudala, benetan subidoia ematen didan abesti bat da».

Bigarren kantu kuttun gisa Helmet taldearen 'Willma´s rainbow' ekarri nahi izan du gurera Lohitzunek. «Asko lagundu zidan Oiartzungo festetan taberna garbitu behar nuenean».

Hirugarren kantu kuttun Janus Lester eta Ghauren arteko 'Su argitan' kolaborazioa ekarri digu Lohitzunek. «Aspaldi euskal abesti batek ileak puntan jarri ez zizkidala, asko gustatzen zait, iruditzen zait ahotsak marabilla bat direla».

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, The Dead South taldearen 'In hell I´ll be in good company' aukeratu du Lohitzunek. «Abesti honekin konturatu nintzen banjoak eta countrya zenbat maite nituen, marabillosoa da eta kantu honi esker ezagutu ditut gero halako beste talde gehiago, super fan bihurtu naiz».

Jaurlaritza Logoa