Live

Dena prest 40 Minutu Rocken edizio berri batetarako

Hamar egun baino gutxiago falta dira Durangoko Landako gunean elkartasun uholdea eman dadin. Igor Galarza eta Maitane Totorika izan dira NAIZ Irratiko MusikHaria saioan prestaketa lanak nola doazen kontatuz.

Audio_placeholder

Dena prest 40 Minutu Rocken edizio berri batetarako

Loading player...
Jendez lepo izan zen iaz Landako gunea 40 Minutu Rock jaialdian.
Jendez lepo izan zen iaz Landako gunea 40 Minutu Rock jaialdian. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Otsailaren 24a gorriz markatuta izango du askok eta askok egutegian. 40 Minutu Rock jaialdia izango da, ‘Oihuka astinduz orratzak’ lelopean, Durangoko Landako gunean eta iazko arrakastari segida eman asmoz dira antolatzaileak. «Geldialdiaren ostean sekulakoa izan zen iazkoa, sarrerako txandan egotea egokitu zitzaidan eta harrituta geratu nintzen bertan. Aurten, talde motorean egonda, presio pixka bat ere sentiarazten du horrek, baina festa ederra izango da», kontatu digu Igor Galarza antolakuntzako kideak.

Kartel «anitza eta adin guztietara egokitzen dena» osatu dutela aipatu digu Maitane Totorikak. Dena agortu bitartean online erosi daitezke sarrerak, baina badira salmenta puntuak eta egunean bertan ere, baleude, saltzen jarriko dituzte Landakon bertan. 

Su Ta Gar, Esne Beltza, Raimundo El Canastero, Streetwise, Hofe eta 4:40… Asko eta asko dira goizeko 10:30ean hasi eta goizaldera arte zuzenean arituko diren taldeak, baina guztien artean bereziena, ziurrenik DAM talde palestinarra izango da. «Urriaren 7aren ostean argi geneukan genozidioa salatzeko keinuren bat egin nahi genuela, eta, Fermin Muguruzak lagunduta, DAM talde palestinarra gurean izateko aukera edukiko dugu. Gisa horretara, Palestinar herriari ere elkartasuna adieraztako moduan izango gara», esan digute antolatzaileek.

‘Oihuka astinduz orratzak’ lelopean, amorrazioz betetako garrasia kanpora atera eta, ahal dela, azkeneko festa handiaren atariko 40 Minutu Rock borobila espero dute otsailaren 24an.

Jaurlaritza Logoa