Live

Naiz Irratia

«Eremu pribatuan tortura ez du inork ukatzen»

Nafarroako parlamentuan indarkeria polizialaren biktimen aitortzarako eskariak bideratzen hasi dira. «Beste momentu historiko batean» kokatzen duela gaia adierazpenak uste du Jorge Txokarrok, Nafarroako Torturatuen Sareko ordezkariak. «Torturaren negazionistek» pribatuan ez dutela ukatzen uste du.

Audio_placeholder

«Eremu pribatuan tortura ez du inork ukatzen»

Loading player...
Nafarroako Torturatuen Sareko kide Jorge Txokarro, Parlamentuan kazetariei adierazpenak egiten.
Nafarroako Torturatuen Sareko kide Jorge Txokarro, Parlamentuan kazetariei adierazpenak egiten. (Iñigo URIZ | FOKU)

Torturaren kontrako egunean, Nafarroako Sareko Jorge Txokarrok adierazi du Nafarroako Parlamentuan indarkeria polizialaren biktimen aitortzarako batzordeko buruak 41 aitorpen eskari bideratzea eragingo duen txostena «urrats handia» dela. «Egiaztatze batzordea martxan jarri zenetik gaur arte ibilbide motela izan du, baina egia da halako adierazpenak kokatzen gaituela beste momentu historiko batean. Azken mendeko bortizkeri ezberdiak mahai gainean izan dira eta ematen du aitortzaren prozedura jartzen dela abian».

Batzorde horretan tortura publikoan ukatzen dutenek, tartean UPNk egoera epaitegietara eta bide administratibora bideratzen dute. Horregatik, Txokarrok uste du egoera «katramilatzen» saiatzen direla: «esan dugu askotan judizialki horrelako salaketaren garapenak ezinezkoak direla, sistema inpunoaren parte delako. UPNko ordezkariek badakite publikoki ezin duela onartu tortura, gatazkaren ondorioen bertsioa gainbehera etorriko litzake. Pribatuan ez du inork ukatzen». 

Nafarroako Torturatuen Sarea «ez da zigorren zalea». Alabaina, behin txostenak eta aitortza eskuratuta edozein torturatuk bide penaletik jo nahiko balu babestu egingo lukete. Bistan da Espainiar Estatuan zaila litzatekeela, baina Europa mailan epe erdi eta luzera aukera zabaltzeko aukera egon daiteke.

IVACen ikerketaren bigarren fasearen amaieran Nafarroan 1083 kasu eta 911 pertsona torturatu agertzen dira momentuz. Txokarroren esanetan, «egia da sareak karpeta asko dituela banatzeko eta argi daukagu errealitate honen atzean hainbat pertsona direla euren izena eta abizenak errolda batean ez dutela sartu nahi beldurraren ondorioz, gaia ez dutelako landu nahi». Askoz gehiago direla jakitun, ahalik eta errolda zehatzena egitearen garrantzia azpimarratu du, torturaren dimentsioa jasotzeko.

 

Jaurlaritza Logoa