Live

Bele proiektuaren nondik norakoak Lide Hernandoren eskutik

‘Entzun!’ urtekarirako elkarrizketa bat ondu asmoz elkartu ginen, igande arratsalde batez, kafearen eta bizkotxoaren bueltan, Lide Hernandorekin Bele proiektuaz hitz egiteko. Ordutik hona gauza gehiago jakin ditugu, besteak beste, ‘Herrari’ deituko dela martxoan kaleratuko duen diskoa.

Audio_placeholder

Bele proiektuaren nondik norakoak Lide Hernandoren eskutik

Loading player...
‘Herrari’ izenako du Bele proiektuaren lehen diskoak.
‘Herrari’ izenako du Bele proiektuaren lehen diskoak. (Hollyfire STUDIO)

Bi single kaleratuta zituen elkarrizketa egin genuenean Lide Hernando Muñozen (Donostia, 1991) Bele proiektuak. Garai hartan oraindik ez genekien Iñigo Etxarri izango zela bateria jotzen, Danae Riaño arduratuko zela gitarraz eta abesteaz eta Sara Alonsok joko zituenik teklatuak abesteaz gainera. 

Ez genekien ezta ere ‘Oilo ipurdia’ eta ‘Ez du inork behar’ izango zirenik atzetik etorriko ziren abestiak ez eta martxoaren 17an Oñatiko gaztelekuan aurkeztuko zuenik proiektua jendaurrean. Orain, badakigu Bilbon, Donostian eta Getxon izango direla Oñatikoaren segidakoak.

Ez genuen abestiez askorik hitz egin, proiektuaz aritu ginen, bere burua honen guztiaren aurrean nola ikusten zuen jakin nahi izan genuen eta nondik eta nora zetorren Bele bezalako zerbait egiteko nahia. Gauza batzuk usaindu genitzakeen, baina beste batzuk ez, sorpresaren bat edo beste hartu genuen. 

Ez dakigu kafearen usainik iritsiko den elkarrizketa hau entzuten duenarentzat, baina kafearen beltza uste dugu baietz. Belearen kolorea bezain beltza edota landuko dituen musika doinuak bezain beltza. Hilabete eskas falta da ‘Herrari’ diskoa kaleratu eta zuzenekoak martxan hasi daitezen, eta, orduan gogotsu bazen, orain are eta gogotsuago dela pentsatzen dugu. Ea nolako hasiera duen Belek.

Jaurlaritza Logoa