Live

NAIZ irratia
Interview
Patxiku Irisarri
EHNE sindikatuko ordezkaria

EHNE: «Sindikatu guztiek batera jardun beharko genuke»

EHNE sindikatuak ez du UAGNek otsailaren 6an deitutako mobilizazioetan parte hartuko, baina batera jarduteko deia egin die sindikatuei. Europako hainbat estatuetan garatzen ari diren protestak eta nekazariek ezinegona Europako Batasuneko hauteskundeekin lotu du Patxiku Irisarrik.

Audio_placeholder

EHNE: «Sindikatu guztiek batera jardun beharko genuke»

Loading player...
Patxiku Irisarri abeltzaina, EHNE-Nafarroako idazkaria, bere animaliekin.
Patxiku Irisarri abeltzaina, EHNE-Nafarroako idazkaria, bere animaliekin. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako laborarien bideari segiz Nafarroan ere mobilizazio aldi baten beharra aldarrikatu du UAGN sindikatuak, gainerako zentralekin ekimen bateratuak adostu asmo dituztela aurreratu dute.

EHNE ez da UAGNek otsailaren 6an deitutako mobilizazioetan deitzaile izango, baina sindikatuak deialdietan parte hartzeko aukera kidegoaren esku utzi du. Patxiku Irisarri sindikatuko ordezkariak NAIZ irratiari azaldutakoaren arabera, UAGN sindikatuarekin harremanetan dira deialdi bateratuak antolatu asmoz.

Jaurlaritza Logoa