Live
Euskaraz, iparraldean kokatuta eta gazteak buruan heldu zioten Arestegi ahizpek proiektu honi buru belarri. Bi urte eta erdiz, larunbatero elkartu dira amarenean Emma eta Maialen Arestegi ‘Xan’ gorpuzteko. Hitza eman dio Emmak, irudia Maialenek. Istorio sinesgarri bat eraikitzea izan da haientzat erronka nagusia, eta astean zehar bakoitzak bere aldetik landutako lerroak elkartzean, horixe izan da buruhauste gehien eman dizkiena. Baita lortu ere.
Xan hiri handi batean bizi da ikasle eta Euskal Herrira sartzen da 2020ko konfinamendu garaian. Bere haur denborako ingurugiroan murgilduko da berriz, amaren etxean, betiko lagunen ondoan, usaiazko herrian eta karriketan.Mutiko euskaldunak –munduko edozein gaztek bezala– momentu latzak pairatuko ditu. Ikasketak segituko ditu internetetik, eta etxean zerraturik egonen da egunak eta egunak, bakartasun minbera baten preso.Mila galdera sortzen dira bere baitan. Ba ote dakit barnean nor naizen? Besteek ere ene kezka, duda, arrangura, beldur berdinak ote dituzte? Besteak bezalakoa ote naiz? Kanpotik erakusten dudan hori ote naiz? Nork bere buruaren ezagutzeko bidea luzea iduritzen zaio Xan-i. Baina, mendia hor da, amatxiren etxea, ostatuko lagunak, baita musikaren unibertsoa ere, eta Xan-ek ez du amore emango.
Tono berde eta urdinetan marraztuta dator liburua, ez da hausazko hautua: urdinak, tristura, bakardadea, korapiloak ordezkatzen ditu. Berdeak berriz esperantza.
Emma Arestegi izan dugu Paraleloan ‘Xan’ aurkezten.