Live
«Disko hau behar bat izan da, lehenik eta behin; musika ez da gure ogibidea, gustatzen zaigulako egiten dugu eta Aneren itzulerarekin behar hori sentitu genuen» Alex Irazustak aitortu duenez. «Ilusioa gorpuztearen emaitza izan da; formula berriak bilatzeko bidearen hasiera» erantsi du.
Bideak eman diena baloratu eta azpimarratu du Markel Idigorasek. «Ezagutzen ez genituen bideetara iritsi gara; asko ikasi dugu bideak eman digun beste guztiarekin». Ahotsak eta armoniak modu berezian landu dituztela ere gaineratu du. «Ahotsekin selektiboagoak izan gara; ekoizle bat izateak asko lagundu digu horretan».
Ane Negueruelarentzat ere berezia izan da disko hau, taldean bizi izan zuen lehen etapa baten ostean itzulera moduko zerbait izan delako berarentzat. «Esango nuke birsortze bat dela; abesti bakoitzak bere izaera oso espezifikoa dauka». Ekoizle batekin baino gehiagorekin lan egiteak ere badu zerikusia abestien izaera ezberdinekin.
Entzun Nogen taldeko kideekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.