Live

Gizonezkoen futbolari errepaso zabala Kopako hitzorduen atarian

Realak eta Athleticek euren Kopako partidak jokatzearen atarian, errepaso zabala eman diogu gizonezkoen futbolari. Txuri-urdinek Celtaren aurka jokatuko dute gaur Vigon; Athleticek Bartzelona hartuko du bihar San Mamesen. Joseba Iturria eta Manex Altuna lankideekin analisia.

Audio_placeholder

Gizonezkoen futbolari errepaso zabala Kopako hitzorduen atarian

Loading player...
Athletic eta Reala Kopako final-laurdenen atarian.
Athletic eta Reala Kopako final-laurdenen atarian. (Raul BOGAJO | FOKU)

Kopako final-laurdenak aitzakiatzat hartuta errepaso zabal eman diogu gizonezkoen futbolari. Realak zein Athleticek aukera izango dute datozen orduetan finalerdietarako txartela lortzeko. Txuri-urdinek Vigon jokatuko dute Celtaren aurka, iluntzeko 21:30etan. Ordu berean, baina bihar asteazkena, egingo dute zuri-gorriek San Mamesen Bartzelona aurkari dutela.

Bestalde, EA Sports Ligari begira ere aritu gara. Osasuna eta Alaves garaipen oso garrantzitsuak eskuratzetik datoz, biak ere jeitsiera postuetatik aldenduta. Eta noski, asteburu honetako partidak ere izan ditugu aztergai.

Jaurlaritza Logoa