Live

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

2024ko lehen estreinaldiak errepasatu ditugu 2023ko jokorik onenekin batera!

Euskal bideojokozaleen komunitateak iazko titulurik apartenak hautatu ditu Game Erauntsia Sarietan. Lasterketa underground-etara igaro gara NfS Unbound-ekin.

Audio_placeholder

2024ko lehen estreinaldiak errepasatu ditugu 2023ko jokorik onenekin batera!

Loading player...

Urtea hasteko biderik onena datozen egunetan jasoko ditugun bideojokoak ezagutzea denez, 2024ko urtarrileko estreinaldiak errepasatuz hasi dugu urteko lehen Game Erauntsia irratsaioa.

Prince of Persia: The Lost Crown, Another Code: Recollection, The Last of Us Part II Remastered, Like a Dragon: Infinite Wealth edo Tekken 8 bezalako obra interesgarriak iritsiko dira hilabete honetan. Genero eta plataforma guztietako tituluak, edozein jokalari motarentzat.

Hilabeteko estreinaldiak ez ezik, 2024ko argitalpenik interesgarrienak ere ekarri ditugu gurera. Auskalo, geroratzeen aroan agian ez ditugu aurten ikusiko, baina printzipioz Final Fantasy VII Rebirth, Metal Gear Solid ∆: Snake Eater, Metaphor: ReFantazio nahiz Star Wars Outlaws merkaturatuko dira aurten.

Etorkizunera begira jarrita, iraganera ere bidaiatu dugu; izan ere, Game Erauntsia Sarien 2023ko edizioa burutu dugu, eta irabazleak ezagutzeko garaia da. 2023. urteko jokorik onena saritzeaz gain, bestelako garaikurrak ere banatu ditugu: euskal jokorik onena, euskaratzerik bikainena edo titulurik desiratuena saritu dituzte gure komunitateko kideek.

Nvidiaren txartel grafiko berriak, Super Smash Bros. originalaren Remix romhack ikaragarria, Steam plataformaren marka berriak eta Final Fantasy XIV beteranoaren espantsioa ezagutu ditugu, bukatzeko, urteko lehen albistegian.

Analisientzako tartea ere eduki dugu, nola ez! Damianek eguberrietako oporrak bere lasterketa saga klasiko baten azken atalean barneratzeko erabili ditu: Need for Speed Unboundeko legez kanpoko autoak eta lasterketak aztertu ditu saioan.

Jaurlaritza Logoa