Live

NAIZ Irratia
Interview
Alain Quintana
Lasa Bai taldeko zinegotzia

«Herriak irabazten duenean, orduan izango da baliagarria zentsura mozioa»

EH Bilduk Bastidan zentsura mozioa aurkezteko egindako proposamenak ez du aurrera egingo, momentuz. Lasa Baik alkatetzaren etorkizuna udalgintzaren jardunari mugatzea nahi du. Izan ere, Bastida «truke-txanpon bat ez izateko eta herriak irabaz zezan» utzi zutela EAJk azaldu du Alain Quintanak.

Audio_placeholder

«Herriak irabazten duenean, orduan izango da baliagarria zentsura mozioa»

Loading player...
Alain Quintana zinegotzia Lasa Baik zabaldutako bideo batean
Alain Quintana zinegotzia Lasa Baik zabaldutako bideo batean (Lasa Bai)

Asteazkenean kalerartutako oharrean zentsura mozioaren formula bere horretan baztertu ez arren, EH Bilduren proposamena alde batera utzi du Lasa Baik. Independentistek PP alkatetzatik kentzeko zentsura mozioa elkarrekin aurkezteko gonbita egin zien, baina hauek uko egin diote aukerari. Alain Quintana zinegotziak NAIZ Irratiari argitu dionez, jeltzaleengandik aldendutako taldearen asmoa herriaren mesedetara lan egitea da, eta zentsura mozioaren «mugimenduak ez du inongo asmorik bide horretan». EH Bilduren proposamenak Bastidatik kanpoko estretagia bati erantzuten diola azaldu Quintanak; zehazki, oraindik datarik gabe diren EAEko hauteskundeei. «Guk ez dugu nahi Bastidan guk izandako eszenatokia berriz ere hemen izatea».

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ostean, EAJ utzi eta Lasa Bai sortu zuten Bastidako zinegotzi jeltzaleek. EAJk Edu Barinaga (ETBko zuzendari ohia) proposatu zuen alkategai eta, EH Bilduren babesa medio, Udalaren gidaritza hartzeko aukera izan zuen. Araba Buru Batzarrek gehiengo alternatibo hori osatzea baztertu zuen eta horrek Barinagak zinegotzi aktari uko egitea ekarri zuen.

ABBk ez zion Bastidako taldeari erabakiaren berririk eman Udalaren osaketa iritsi baino hiru egun lehenago arte. Barinagaren dimisioa ere ez zitzaien jakinarazi. Bastidako alkatetza PPren esku gelditu zen eta EAJko zinegotziek alderdia utzi egin zuten, ostera Lasa Bai sortzeko. «Guk ez genuen nahi Bastida truke-txanpon izatea, eta ez dugu orain gauza bera gertatzea nahi».

«Udalaz gaindiko politika da hau»

Zentsura mozioaren proposamena baztertu du Lasa Baik oraingoan, baina «tresna mahai gainean» dagoela dio Quintanak. «Nork irabaziko du zentsura mozioa bultzatzen badugu? Herritik kanpoko alderdi batek? Orduan ez kontatu ipuinik. Herriak irabazten duenean, orduan bai, aurrera egingo dugu».

Bulego handietan hartutako erabakietan oinarritutako proposamena dela kritikatu du Quintanak. Eta gehitu du Bastida foku mediatiko gisa erailtzen dela: «Bastida herri erraza da telebistan ateratzeko eta publizitatea egiteko, oso mediatikoak izan ginen maiatzaren 28aren ostean. Zentsura mozioa goiko bulegoetako mugimendua da eta Bastidak ordaindu beharko ditu horren ondorioak». Alderdi politikoen jarduna «hurbilegi» sumatzen ditu Lasa Baik.

Jaurlaritza Logoa