Live

NAIZ irratia

NAIZ irratiak zuzenean eskainiko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Prest dago dena Bilbao Arenan Bizkako Bertsolari Txapelketako finala lehiatzeko. NAIZ irratiak ere zuzenean eskainiko du finala, arratsaldeko 16:30etatik aurrera Eli Pagola eta Josune Aramendi arituko dira txapelketaren nondik norakoak kontatzen.

Audio_placeholder

NAIZ irratiak zuzenean eskainiko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Loading player...
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 8 finalistak eta Begoña Iturriza
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 8 finalistak eta Begoña Iturriza (Bertsoa.eus)

Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia igoko dira oholtzara larunbat honetan Bizkaiko Bertxolari Txapelketa finalean. Begoña Iturriza ere igoko da oholtzara, baina beste eginkizun batekin: Txapeldun berriari garaikurra jartzea. Bertaratzerik ez duenak, finala NAIZ irratian jarraitzeko aukera izango du.

Arratsaldeko bostetan hasiko da finala Bilbao Arenan, eta ordu erdi lehenago abiatuko da NAIZ irratiko kontakizuna, 16:30etan. Eli Pagolak eta Josune Aramendik gidatuko dute saioa. Pagola eta Aramendi bertsolariak dira eta eskarmentua dute biak herrialdeetako txapelketetan. Lehenak, Gipuzkoan. Bigarrenak, Bizkaian. Josune Aramendik  markinarrak aurten ere parte hartu du Bizkaiko Txapelketan, Arrigorriaga eta Lemoako saioetan abestu zuen.

Larunbateko bederatzigarren protagonista Begoña Iturriza izanen da. Berak  jarriko baitio txapela txapeldun berriari, eta pozik agertu da Bertsozale Elkarteak eman dion ardura horrekin. Finalaren aurkezpenean, 40 urteko bertso plazaren bilakaeraz hitz egin zuen, batez ere emakumeen plazaratzeaz eta testuinguru seguru bat izatearen inguruan.

Gai jartzaile lanetan arituko dira Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga. Epaileak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Bilbao Arenara heltzeko garraio publikoa erabiltzeko eskaria egin du Bertsozale elkarteak, eta sasoiz joateko eskaria ere egin dute. Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dira.

 

Jaurlaritza Logoa