Live 02:00h - 04:00h

MusikHaria (Errepikapena)

Iker Gurrutxaga

04:00h - 05:00h

Beste Bat

05:00h - 07:00h

Euskal klasikoak

Sara Iriarte

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Zer giro?

Kepa Diegezek 'Eguraldiaren euskara' liburua aurkeztu digu Durangoko azokan. Herriz herri egunerokoan erabiltzen diren arotitzak (eguraldiari buruzko hitzak) jaso ditu bertan saiakera nobelatu formatuan.

Audio_placeholder

Zer giro?

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Kepa Diegez  'Eguraldiaren euskara' liburua sinatzen Durangoko Azokan
Kepa Diegez 'Eguraldiaren euskara' liburua sinatzen Durangoko Azokan (Oier Etxebeste-Alberdania)

Euskal Herriko txoko desberdietako solasaldietan gai bat errepikatzen bada egunerokoan, hori zalantzarik gabe eguraldia da. Zenbat denbora, eta batik bat zenbat hitz eskaintzen ote dizkiogu, bero, hotz euri edo haize kontueri! Mordoa inondik inora ere, eta txoko bakoitzean bere aldaeran gainera.

Hain zuzen ere, aberastasun horri erreparatuz ‘Eguraldiaren Euskara. Aro-bidaia Euskal Herrian Barrena’ liburua argitaratu du Alberdania argitaletxearekin Kepa Diegez filologoak. Saiakera nobelatu bezala definitzen du: alde batetik baduelako irakasteko, azaltzeko intentzio bat liburuak. Baina bestetik badu eleberritik, kontakizunetik ere. Gtxon hasi eta Euskal Herriko mugetatik haruntzago (Biarnon) amaituko den bidaia proposatzen du Diegezek, protagonista berezi bat lagun hartuta: aro-bidaiaria.

Denbora- bidaiari batek ez bezela, ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, beti aurrera baino, herriz herri. Geldialdi bakoitzean bertakoen solasaldietan belarria jarri eta erabiltzen dituzten arotitzen (eguraldiari buruzko hitzak) bilduma egiten du.
Durangoko Azokan azaldu dizkigu Kepa Diegezek liburu honen nondik norakoak.

Jaurlaritza Logoa