

Live 02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea

Duela 20 urte izan zuen lehen hartuemana Irene Arraratsek ‘Persepolis’ekin. Marjane Saatrapiren lanak, hasieratik harrapatu zuen itzultzailea. Garai hartan ohikoa zen Arraratsel lagunei komiki lan hau oparitzea ere. Bi hamarkada beranduago, oparia beretzat izan da: idazle irandarraren lan ikonikoa euskara itzultzeko parada izan du Arraratsek.
Gozatu egin du lantegi horretan. Saatrapiren biografia, Iranen azken hamarkadetako historiaren hurbilketa eta batik bat hezur-haragizko pertsonen nondik norakoak zuribeltzezko marrazkietan jasotzen dituen maisulanaz euskaraz gozatzeko aukera da Elkarren eskutik.