Live

Bigarren Kafea

«Oso nobela umoretsua da, beharbada sagako umoretsuena»

Touré sagarekin hasi zenean, Jon Arretxek ez zuen trilogia bat idatzi nahi, eta berehala argitaratu zuen laugarrena. Ez zuen bost liburu bilduma bat egin nahi, eta azkar batean idatzi zuen seigarrena. Horrela, hamargarrena iritsi den arte, 'Musker Amarruak'. Gaur aurkeztuko du Durangoko Azokan. 

Audio_placeholder

«Oso nobela umoretsua da, beharbada sagako umoretsuena»

Loading player...

Edozer egiten da hobeto sabela beteta, egia da, eta zera otu zait, nazkatuta nagoela gosea pasatzen, urte mordoa daramadala Europan eta lehenengo egunean bezala nagoela». Hori dio Touré burkinarrak Jon Arretxeren azken liburuan, irakurlea harritu dezakeen esaldi batean. Izan ere, 'Musker Amarruak' Touré sagako hamargarren liburua da eta beraz, nekez sinistu dezakegu Touré lehenego liburu hartako bera dela. 

«Tristea da baina posible da; Touré fikziozko pertsonaia da, baina Touré izan daiteke hemen bizi den ia-ia edozein afrikar» esan digu Jon Arretxek. «Lehenengo egunean bezala, edo okerrago da, hasieran behintza itxaropena zituelako» dio idazleak. 

«Alexis Raveloren omenez idatzi dut nobela hau» kontatu digu Arretxek, eta horregatik dago kokatuta Las Palmasen. «Gustatzen zait istorioa kokatzea ondo ezagutzen ditudan lekuetan, aitzakia horrekin lau aldiz izan naiz irletan aurten». 

Laister iritsiko zaigu Arretxeren liburuetan oinarritutako 'Touré Detektibea' telesaila, «azken ikutuekin ari dira, martxo aldera aipatzen dute». Hala ere, oaindik ez dago data zehatzik. Itxaroten jarraitu beharko dugu.  

 

Jaurlaritza Logoa