Live

Bigarren Kafea

«Argi genuen disko bat argitaratu nahi genuela eta euskal eszenan espazio bat nahi genuela»

Lehen aldiz Durangoko zurrunbiloan lana kaleratzen duten horien zirrara benetan berezia da. Irribarre horrekin izan ditugu gurean Lilo taldekoak. 'Nora goazen jakin gabe' lehen kantu bilduma aurkeztera etorri dira Maria eta Pello, taldearen azken urteko lana biltzen duen diskoa.

Audio_placeholder

«Argi genuen disko bat argitaratu nahi genuela eta euskal eszenan espazio bat nahi genuela»

Loading player...

Ze nolako aldartearekin ekin diote azokaren lehen esperientzia honi? Horixe galdetu diegu. «Ilusioz betea, aspalditik ezagutzen dugun ekitaldi bat da Azoka, eta guretzako ohore bat da hemen parte hartzea». Hiru urte inguruko ibilbidea du taldeak, eta lehen disko honen bidea non hasi eta nola garatu den kontatu digute. «Gogo handiz hasi ginen, pandemiak harrapatu gintuen baina gogoz hartu genuen berriro, eta argi genuen disko bat argitaratu nahi genuela eta euskal musikaren eszenan espazio bat nahi genuela».

Espazioak bilatzea ez da lan erraza izaten, baina jarrera garrantzitsua izaten da, eta gazteak diren arren, heldutasun handia nabari zaie proiektuaren bilakaeraz ari direnean. «Lan handia dago atzetik, momentu zailak zeinn politak egon dira baina behin diskoa eskutan duzula momentu zailekin ez zara oroitzen”.

Ahotsenean ere izango dira, behar den moduan lehen lan hau zuzenen aurkezten. «Asko gustatzen zaigu hemen egotea, kultura maite duen jendea hemen biltzen delako». Parean izango dituzte, lagun, familia-kide eta lehen aldiz entzule izango diren asko ere. Lehen disko hau abiapuntu bat besterik ez da, izan dadila bidea luze eta emankorra. Hori nahi dute, beraien pasioa bizitzarekin uztartu, Mariaren hitzetan «musika alde batera utzi gabe, inolaz ere ez».

Jaurlaritza Logoa