Live

Oihane Arana eta Egoitz Albeniz

Gure insomnioa | Txakur Berdeak feat. Maite Larburu

Ez ote gara hein batean txakur berdeak? Eta, txakur berde bat izatea zer da ez bada arautik at aritzea? Hortaz, txakur berdekerietan dabiltzan ardiak gara, ala ardikerietan dabiltzan txakur berdeak? Ez dugu argi. Erantzun hauen bila Maite Larbururengana jo dugu.

Audio_placeholder

Gure insomnioa | Txakur Berdeak feat. Maite Larburu

Loading player...

‘Bereziak ez izatea’ atalean aipatu genizuen gu ez garela bereziak. Berezikeriak egin izan ditugula, bai, baina ohikoak (eta ez normalak, faborez) izatea besarkatu dugula aspaldian. Hein batean. Eta, "hein" honek, loezina piztu digu. Zeren, ez ote gara hein batean txakur berdeak? Eta, txakur berde bat izatea zer da ez bada arautik at aritzea? Hortaz, txakur berdekerietan dabiltzan ardiak gara, ala ardikerietan dabiltzan txakur berdeak? Ez dugu argi. Erantzun hauen bila Maite Larbururengana jo dugu.

Maite musikari polifazetikoa da. Musikarien artean, esan dezagun, txakur berde bat. Bi diska kaleratu ditu Neighbor izenbean, taldean, eta beste bi diska izen propioz, bakarka. Besteren artean, “Loti (H)Errena” lana kaleratu du ere eta hau da guk izena eta, hortaz, izana izatearen arrazoia. Bertan aurkitzen baita saio honi sarrera ematen dion “Nire Insomnioa” abestia. Ez dugu esango gure insomnioen erruduna den, edo besterik gabe, gure minei hitzak jartzen laguntzen digun. Hori insomnioarentzako amu bikaina ez balitz bezala... Gaur, Hernanitik, Gure Insomnioa txakur berdeez Maite Larbururekin.

Jaurlaritza Logoa