Live

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

'Pause': geratu hasteko, hazteko...

Xabi Zeberiok bere lehen bakarkako lana plazaratu du: 'Pause'. Forbbiden Colours diskoetxearekin argitaratu duen diskoak atmosfera malenkoniatsu bezain baketsu batetara garamatza. Tolosarraren bederatzi konposizio jasotzen ditu lanak, berdingabea bakoitza, baina aldi berean osotasun baten zati.

Audio_placeholder

'Pause': geratu hasteko, hazteko...

Loading player...
Xabi Zeberio, NAIZ Irratiko estudioan
Xabi Zeberio, NAIZ Irratiko estudioan (Andoni CANELLADA | FOKU)

Batzuetan... etenaldian dago hasiera, batzuetan etenaldian dago gure benetako pausua, gure arnasaren tempoa, gure beroa, etenaldian gure bizitza...Batzuetan pauseri eman behar zaio, benetan hasteko, benetan hazteko...

'Pause'  da Xabi Zeberioren lehen bakarkako diskoaren izenburua, eta badu horretatik. Tolosarraren lanik intimoena da, erradiografia-musikatu bat, musikariaren barne-mundua pentagraman zizelkatua. Malenkonia eta sosegu atmosferea batera garamatza, ˝pause bat˝ etenaldi bat proposatuz, presazko 24 orduko gurpil zoroan, tarte batez geratu eta berriz hasteko: beste tempo batez, beste begirada batez.

Forbbiden Colours diskoetxearekin argitaratu du 'Pause' , eta Aitor Etxebarriaren eskua nabaria da. Urtebetez ondu dute diskoa estudioan, sinpletasunak dakarren konplexutasun guztia landuz. Emaitzan antzematen da: abestiak erraz sartzen dira, eta behin barruan, bere baitan gordetzen dituzten ñabardura guztiek eztanda egiten dute.

Lan ederra da zentzurik literalenean: ederra hizkiz-hizki, ederra-notaz nota. Zintzoa, egiazkoa.

Zuzenekoak e orriko dira orain. Oraingoz hiru hitzordu kontutan hartzeko: abenduaren 23an Gasteizen, abenduaren 28an Tolosan eta abenduaren 30ean Markinan.

Jaurlaritza Logoa