Live

Arrakastaren formula: autoezagutza, aliantzak eta borondatea

Jasone Osorok 'Arrakasta' (Elkar) izeneko saiakera argitaratu berri du. Arrakasta zer den definitzeaz haruntzago, arrakastaren zutabeak, osagaiak identifikatu ditu eta bere formulazioa ere osatu du: autoezagutza, aliantzak eta borondatea behar dira arrakasta lortzeko.

Audio_placeholder

Arrakastaren formula: autoezagutza, aliantzak eta borondatea

Loading player...
Jasone Osoro, NAIZ Irratian
Jasone Osoro, NAIZ Irratian (Jon Urbe | FOKU)

Hamaika lagun elkarrizketatu ditu Jasone Osorok, hamaika ahots jaso ditu, tira hamaika gehi bat, berea ere tartekatu duelako arrakastaz hitz egiteko, arrakastarako biderik baden jakinminez.

Joxemari Agirretxe Porrotx pailazoa, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea, Eva Domingo kazetaria, Maider Egues kazetaria, Jon Garaño zinemagilea, Aizpea Goenaga antzerkilaria, Markel Irizar txirrindularia, Itziar Ituño aktorea eta Gorka Urbizu musikaria dira elkarrizketatuak. Bai, elkarrizketatuak, protagonista bat eta bakarra baita: gaia bera, arrakasta.

Itxura batera oso desberdinak iduri dakizkiguken pertsona hauen bizipenek badituzte funtsean konpartitzen dituzte osagaiak: autoezagutza, aliantzak eta borondatea. Hiru elementu hauen konbinazioa,  beharrezkoa da arrakastarako. Albiste ona da, lortu daitekeela da, arrakasta edonork ezagutu dezakeela.

Horretan, kanpoko eta barruko arrakasta bereizten ditu idazleak, eta kanpokoak baino barruko arrakastak zoriontsuago egiten gaituela ohartarazi. Barruko arrakasta da, norberarekin gustura sentiarazten laguntzen diguna.

Paraleloan izan da Jasone Osoro bere lehen saiakeran jasotakoak azaltzen.

Jaurlaritza Logoa