Live

NAIZ irratia
Interview
Jon Galfarsoro
Onkologikoko erabiltzaile eta pazienteen batzordeko kidea

«Minbiziak kalitatezko artatze duina behar du»

Onkologikoak Gipuzkoako minbizidunak hartuko ditu hilaren 27tik aurrera. Jon Galfarsoro erabiltzaile eta pazienteen batzordeko kideak aurrera urratsa den arren, Onkologikoa «desitxuratua» dagoela eta «iluntasuna» nagusi dela dio. Gobernuari mahai teknikoa eskatu diote, baina ez dute erantzunik jaso.

Audio_placeholder

«Minbiziak kalitatezko artatze duina behar du»

Loading player...
Onkologikoaren eraikina, Donostian.
Onkologikoaren eraikina, Donostian. (Jon URBE | DONOSTIA)

NAIZ Irratian eginiko elkarrizketan, Jon Galfarsoro Onkologikoko erabiltzaile eta pazienteen batzordeko kideak «artatze integral» baten beharra azpimarratu du, Gipuzkoako minbizidun gaixoak hartzeko bi aste baino gutxiago falta direnean.

Nola hartu duzue albistea?

Bost urte igaro ondoren albistea ona da. Baina guk betidanik eskatu duguna izan da artatze integral bat, gaixoen artatze integral bat. Monografiko gisa uler daitekeen ospitale honetan hori da eskatu duguna, artatze integrala. Detekzio goiztiarra egiten da hemen, bularreko minbiziarena, adibidez, eta lehen egiten zen moduan hasieratik bukaeraraino tratamendu integral bat ematea gaixo horiei. Hau da, ospitalizazioa ongietorria da, baina hortik beste pauso horiek eman beharko lirateke ere.

Zer nolako gabeziak dira hauek?

Gaur egun, guk salatu dugun moduan, desitxuratu egin da hemen bertan ematen zen artatzea. Kirurgia, adibidez; ez dugu gaur egun ia ezer egiten. Jartzen dira gailu batzuk kimioterapia emateko eta gutxiegi erabiltzen dira aspaldidanik. Planta, orain arte, ehuneko hamarrean beteta genuen, ia hutsik genuen. Uste dugu minbiziak behar duela beste artatze mota bat, azkarra, kalitatezkoa eta duina. Ea poliki-poliki denon arten gai garen hori hala izan dadin.

Zuek gaur egun baduzue harremanik edota bilera guneren bat halako proposamenak Osasun Sailari helarazi ahal izateko?

Ez. Dena oso iluna izaten ari da. Informazio hutsalena da. Atzo bildu gintuzten pixka bat berria emateko, baina ez. Aspaldidanik ari gara eskatzen mahai tekniko bat gai guzti hauek orokortasunean tratatzeko eta erantzuna ez da inoiz izan. Momentura arte behintzat oso oso kaskarra da.

Gipuzkoako minbizidun gaixo denak bertan Onkologikoan izatea beraien osasunarentzat egokiagoa izango da zuen ustetan?

Nola egiten den arabera izango da. Gero, noski, ospitalizazioa gauza bat da, tratamendu orokorraren barnean zati bakarra da. Kontua da gero gaixo horiei, hemen ospitalizatuko direnei, gainontzeko tratamenduak nola edo non egiten zaizkien, aipatu dugun kirurgia, adibidez. Orduan ikusiko da. Gaixoak behar duena da esaten duguna, tratamendu integral bat eta ez ibiltzea batetik bestera jostailu bat balitz bezala. Ikusiko dugu nola antolatzen den hau dena poliki-poliki.

Solte geratzen zen beste elementu bat zen ea zer gertatzen zen langileekin. Hauei dagokienez, aldaketarik espero da?

Bai. Alde horretatik gauzak lotuta daudela dirudi. Aurrekontuaren lege proposamenean agertzen da, hamalaugarren xedapenean aipu bat egiten zaio Onkologikoari. Lehenengo puntuan aipatzen da integrazio estrukturala, bigarren puntuan integrazio organikoa, eta onartzen da bertako langileak integratuko garela Osakidetzan. Eta hirugarren puntuan dio hori dena gauzatzen den bitartean orain arteko binkulazio proposamena, edo 2018ko abenduaren 27an sinatu zen hori, mantenduko dela, bitarte horretan. Badirudi hori dena jasota dagoela nonbait. Gero falta dena da Gobernu dekretu bat hori dena gauzatzeko, baina badirudi hori bideratuta dagoela.

Jaurlaritza Logoa