Live

NAIZ irratia

«Zein prezio jarri diote gure haurren osasunari?»

Gaur Hernaniko Langile ikastolako ikasleek ez dute jangelako jakirik jango. Serunion enpresak Araba eta Gipuzkoako 30 eskolari ematen die zerbitzua. Gaizka Izagirre gurasoak dio zizareen agerpenak bitxikeria baino, eredu baten ondorio direla. Haurren elikadura makroenpresen esku dagoela salatu du.

Audio_placeholder

«Zein prezio jarri diote gure haurren osasunari?»

Loading player...
Langile ikastolako haur eta gurasoen protesta Hernanin
Langile ikastolako haur eta gurasoen protesta Hernanin (Langile ikastolako gurasoak)

Lakuako Gobernuko Hezkuntza Sailak aurrera egin du 30 hezkuntza zentrotan jaten ematen duen Serunion enpresari kontratua eteteko intentzioan. Ostiralean har bat agertu zen ume baten platerean, eta Hernaniko Langile ikastolako ikasleen gurasoen arabera, gertaera hori ez zen anekdotikoa izan.

NAIZ Irratiak ikastola horretako gurasoa den Gaizka Izagirre elkarrizketatu du, eta zizarearen kontu hau «mediatikoena» izan den arren, ez dela bakarra izan argi utzi du. «Ez da anekdotikoa, eredu oso baten isla eta ondorioa da. Gure haurren elikagaiak makroenpresen esku daude. Zein prezio jarri diote gure haurren osasunari?». 

Gainera, eredu «inposatua» dela nabarmendu du: «Hezkuntza komunitateari ez zaio ahotsik onartzen, eta hau ezin du horrela jarraitu».

Izagirrek gogora ekarri du ere haur askorentzat jangela zerbitzua «aukera bakarra» dela, eta «kalitatezkoa eta osasungarria» izan behar duela. Ez da horrela, gurasoen esanetan, Serunionekin.

Gaur gurasoak arduratu dira jangela zerbitzuaz, haur guztiek «janari duin eta osasungarria» izan dezaten. «Ez dugu Serunioneko janaririk jango», adierazi dute.

Jaurlaritza Logoa