Live

NAIZ irratia

«Alzheimerraren ikerketan aurreratu da, baina ez dira terapia efektibo berriak lortu»

Gorka Gereñu Biogipuzkoako neurozientzia ikerlariak alzheimerraren arrisku faktoreak eta mekanismo molekular berriak sakon aztertu ditu. Gaitzak geroz eta jende gehiagori eragin arren, uste du egungo ezagutza eta zaintzeko gaitasunari esker datozen hamarkadetan prebalentzia ez dela hainbeste haziko.

Audio_placeholder

«Alzheimerraren ikerketan aurreratu da, baina ez dira terapia efektibo berriak lortu»

Loading player...
Gorka Gereñu Biogipuzkoako neurozientzialari eta ikerlaria
Gorka Gereñu Biogipuzkoako neurozientzialari eta ikerlaria (Gorka Gereñu)

Gorka Gereñu biologo eta biokimikaria Biogipuzkoako neurozientzien arloko ikerlaria da. Bere ibilbidean zehar alzheimerraren ikerkuntzan ibili da buru-belarri, tartean, arrisku faktoreak eta mekanismo molekular berriak sakon aztertu ditu. Azken 30-40 urteetan alzheimerraren inguruko ezagutzan asko aurreratu dea dio, baina hala ere, terapia efektibo berrien falta handia dagoela dio.

Alzheimerraren jatorri edo kausen inguruan ez dago adostasun zientifikorik eta zentzu horretan, misterio bat izaten jarraitzen du neurri  batean. Arrisku faktoreei dagokienez, kasuen oso portzentaje txikian da genetikoa. Gereñuk azaldutako moduan, bizi ereduarekin lotura du gehienetan: hipertentsioa, obesitatea, diabetesa... Oinarri genetikoarekin loturarik ez duen arrisku faktore garrantzitsuena, hala ere, adina da.

Gaixotasun neurodegeneratiboen artean, kasu gehien sortzen dituen gaixotasuna da alzheimerra eta gehiago izatea aurreikusten da. Hala ere, Gereñuren ustetan, datozen hamarkadetan prebalentzia ez da hainbeste haziko, gaitzaren inguruan dugun ezagutza eta belaunaldi berriek euren burua zaintzeko duten gaitasuna dela-eta.

Hedabideetan edota instituzioetan alzheimerrarekiko arreta hazi den arren, ikerkuntzan zailtasun handiak daudela dio Gereñuk. Finantziazioa eta inbertsioa beharrezkotzat jo ditu. Zentzu horretan, osasungintzan ematen ari den pribatizazioak loturarik badu aferarekin bere iritziz. Gereñuren ustetan, pandemiak asko tentsionatu ditu osasun sistemak eta horrek pazienteen arretaren kalitatean duen eragin kaltegarria azpimarratu du ikerlariak. Inbertsio handien eta konbentzituen beharra nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa