Live

Bereziak, baztertuak, desberdinak...

'Txori arraina' diskoa besapean dator Sarrabete folk taldea udazken honetan. Berezi, desberdin  edo galtzaile izateagatik baztertuak izan direnei ahotsa eta melodia jartzen dieten 12 abestiz osatutako lana da. Irati Bilbao taldeko abeslariak aurkeztu digu Paraleloan.

Audio_placeholder

Bereziak, baztertuak, desberdinak...

Loading player...
SARRABETE
SARRABETE (Sarrabete)

 

«Bereziak, baztertuak, desberdinak/ireki ditzagun gure kaiolak, eta ihes egin/denok gara nolabait arrain txori» . Hitz hauek irakur ditzakegu Sarrabete taldearen disko berriaren kontrazalean. 'Txori Arraina' kantuak ematen dio izena lanari, eta bada disko honen arimaren erakusgarri.

Maisuki eguneratutako folk doinu tradizionalek beste dimentsio bat hartzen dute Pablo Buenoren gitarra, Gorka Bravoren zarrabetea, Jordi Acusaren baxua, Nerea Quinconces-en perkusioak eta Irati Bilbaoren ahots mardula uztartuz.

12 piezak osatzen dute diskoa: badira instrumentalak eta badira hitzez jantziak ere, gehienak Irati Bilbaok, taldeko abeslari berriak berak idatzitakoak. Malenkonia usaina duten kantuak dira, indartsuak aldi berean, hitz eta doinu, doinu eta hitz, zirrara sortarazten dutenak.

Irati Bilbaok berak eman dizkigu diskoari buruzko xehetasunak Paraleloan.

Jaurlaritza Logoa