Live
Gehiago ere bada, askoz gehiago, baina Nerea Loiola idazlea da. Kanpotik horren natural ikusten dugun izendapen hori ordea, norbere buruari ematea, baimentzea ez da beti horren sinplea izaten. Matematikako irakasle, izerdi anadanak botata oposaketak atera ostean etorri zitzaion gazte garaitik godeta zuen idazteko bulkada. Bulkada, barrutik, baina idazketa ofizio hartzeko baimena kanpotik: Eusko Jaurlaritzak emandako beka bat izan zen Nerea Loiolak idazle izateko bisa eman ziona. ‘Epizentroa’ izan zen emaitza, zazpi narrazio biltzen dituen lan dardarkaria.
Zazpi ahots, zazpi emakume ahots, zazpi une, zazpi leku, zazpi denbora… baina baita zenbakietan jaso ezin daitezkeen lurrikarak ere. Eguneroko lurrikarak, ez beharbada ikusgarrienak, ez beharbada dramatikoenak, ez beharbda zalaparta gehien sortzen dutenak. Baina egunerokoak. Etenik gabekoak, deskantsurik ematen ez dutenak. Ohartzerako erraiak higatzen dituzten dardara txikiak. Amildegiaren aurrean pausarazten gaituztenak. Bertan geratu. Atzera jo. Salto egin. Dardara emozionalak.
Bere idazle, sortzaile bilakaeraz, eta bere sortze prozesuaz hitz egin digu Nerea Loiolak Paraleloan, Raul Guerra Garrido beka berriaren irabazle dela jakin berritan. Beste baimen bat. Urtebetez idazle lanetan modu duin batean bizitzeko baimena besteak beste. ‘Ardi galduak’ du oraingoz izena proiektuak, eta narrazio bilduma bat izango da hau ere.