Live

Maddalen Kortajarena | Ane Astiazaran

Uluka | Aitaren Etxea

Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Karmele Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.

Audio_placeholder

Uluka | Aitaren Etxea

Loading player...
Uluka
Uluka (NAIZ irratia)

Blokeatuta dago Ismael bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, eta argitaletxetik deika ditu epea gogoratzen. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu eta aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena.

Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko? Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere.


Jaurlaritza Logoa