Live

NAIZ irratia

«Tamalgarria da inork ezagutzen ez duen akordioa bete ez izana elkarri leporatzen ibiltzea»

Gobernatzea ez dago erraz Gernikan. Jose Maria Gorroñok alkatetzan jarraitzen du, EAJrekin aginte-makila igarotzea adostu zuen arren. Bien arteko akordioa ez dela bete aldarrikatzen du. Jose Ramon Bilbao EH Bilduko bozeramaleak zintzotasuan eta erantzukizuna eskatu die bi talde politikoei.

Audio_placeholder

«Tamalgarria da inork ezagutzen ez duen akordioa bete ez izana elkarri leporatzen ibiltzea»

Loading player...
Jose Ramon Bilbao, EH Bilduren Gernikako alkategaia
Jose Ramon Bilbao, EH Bilduren Gernikako alkategaia (EH Bildu)

Jose Mari Gorroño bere eserlekuan eroso ikusten duela azaldu du Jose Ramon Bilbao EH Bilduko eledunak eta beraz, ez duela uste aferak konponbide azkarrik izango duenik. Azken osoko bilkura tentsoa izan zen Gernikako-Lumoko udalean eta ez dirudi momentuz tonua aldatuko denik.

Zurrunbilo guztiaren artean, geldirik dago Gernika-Lumoko udala. Teknikari eta teknikari administrariei esker egiten dio udalak aurre egunerokotasuni. Proiektu estrategikoak baina, geldirik daude; hala nola, liburutegia, merkatu plaza berria, berdintasun zerbitzuaren hobekuntza… Udalan ez da martxa, baina urgentziazko gobernu batzordea uztaileko hauteskunde estatalei begira osatu zen, hautets-mahaietan egon behar zirenen zozketa egiteko, legeak hala zehazten baitu. Baina orduz geroztik ez da bildu. Nork gidatzen du orduan Gernikako udala? «Alkateak du makila eta makila horren arabera gobernatzen du»

Ustezko akordioak eta EAJren errelato antagonikoak

EAJ eta Guztiontzako Herriaren arteko ekainaren 18ko akordioa hitzezkoa omen da, baina ez da publikoa egin. Geroz eta ilunagoa ikusten du Bilbaok afera. Azaldu duenaren arabera, une hauetan ez baitago argi ustezko akordio hori noren artean adostu zen. «Gernika-Lumoko EAJ-k dio Bizkai Buru Batzarreko Itxaso Atutxak sinatu zuela, eta ez haiek, baina orain diote sinatu ere ez zela gin, berbazko akordioa izan zela» azaldu du.

Akordio sakonik ez zegoela argi dagoela uste du. Bestelako helburu bat zuen, hortaz: EH Bildu agintera ez iristea Gernika-Lumoko udalean. Hori lortu dutla aitortu du, baina dio agerian geratu dela bi aldeek ez zutela «etorkizunerako proiekturik, ez zen ezer adostu». Tamalgarritzat jo du «inork ezagutzen ez duen akordioa bete ez izana» elkarri leporatzen ibiltzea.

Horretaz gain, jarrera desberdina izaten ari dira, publikoki behintzat, BBB eta Gernika-Lumoko EAJ. Pasa den asteko udal batzako EAJren posizioa ikusi ostean, errelato antagonikoak direla uste du Bilbaok. BBBak dio dena konpontzera bidean dagoela. Baina, egiari zor, badirudi zaila izango dela auziari konponbide azkarra ematea, ezta Guztiontzako Herria eta EAJren arteko ustezko akordiordioan, azkenean, aurrera urratsik ematea ere. Gernikako EAJ-k, momentuz, ez du horretarako borondaterik erakutsi. Gorroñok, gainera, ez du dimititzeko asmorik. Eta dimititu ezean, EAJ ez da gobernuan sartuko. Blokeo egoera iritsi da Gernika-Lumora. EH Bilduk hiruen arteko elkarrizketa proposatu du, eta horrekin batera EH Bildu, hauteskundeetako irabazle izanik, buru izango duen udal gobernua eratzea.

Jaurlaritza Logoa