Live

NAIZ irratia

«Nafarroa protagonista izan behar da lurraldetasunaren eztabaidan»

Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako bozeramalearentzat datorren legegintzaldia aukeraz beteri dator. Nabarmendu du espainiar estatuan zabaldu den, eta amejoramenduaren hobekuntzaren ponentziaren bitartez mahaigaineratu daitekeen lurraldetasunaren eztabaidan Nafarroa protagonista izan behar dela.

Audio_placeholder

«Nafarroa protagonista izan behar da lurraldetasunaren eztabaidan»

Loading player...
Laura Aznal, durante su intervención en el cierre de campaña de EH Bildu.
Laura Aznal, durante su intervención en el cierre de campaña de EH Bildu. (Iñigo URIZ | FOKU)

Pedro Sanchezek Espainaiko Gobernuko presidnete izateko prozesu amartxan jarri du, Felipe VI.a erregeearen agindua jaos ostean. Eta badirudi honek eragina izaten ari dela edo izan dezakeela Nafarroako politikagintzan. Gogoratu behar dugu Nafar Gobernuaren eraketa dezente baldintzatu zutela iragan den uztailaren 24ko hauteskundeek. EH Bilduko Nafarroako bozeramale Laura Aznalen ustetan, Feijooren inbestidura saiakera denbora galtzea izan da eta indar aurrerakoien arteko gobernu bat lehenbailehen osatzea garrantzitsutzat jo du.

Eskuinari ateak ixteko prozesu horretan, askok burutan duten galdera da ea mahai gainean dagoen elementuetako bat Cristina Ibarrolaren kontrako mozio zentsura ote den. Aznalek azaldu du, kontu desberdinak diren arren, EH Bilduk hasieratik denfendatu duela alderdi aurrerakoi bozkatuenak lidergoa hartu behar duela instituzioetan, Espainair Estatuan zein Nafarroan.

Kritikoa izan zen Eh Bildu Nafar Gobernurako akordioarekin, edukietan baino, botere banaketan oinarritu zela iritzita. Hala ere, gogorarazi du EH Bildu bigarren indar aurrerakoia dela Nafarroan eta beraz, aukeraz beteriko legegintzaldia dagoela aurretik. Amejoramenduaren hobekuntzaren inguruko ponentzia bat abiatzeko eskaera erregistartu dute PSN, Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta EH Bilduk. Berandu irtsi dela dio Aznalek, azaldu du bere taldeak Nafarroako egoeren eztabaidan urtero erregistratu dituela emendakinak. Hala ere, pozik agertu da azkenean onartu delako. Horrek, gainera, espainair estatuan gertatu moduan, lurraldetasunaren inguruko eztabaida zabaltzea ekar lezake. Eztabaida horretan Nafarroak protagonista izan behar duela uste du.

Akordio eta eztabaidetan trabatu daitekeen elementuetako bat euskararena da. Maria Chivite presidenteak behin baino gehiagotan adierazi du ez zuela negoziatuko euskararen ofizialtasuna. Zaila izango den arren, hizkuntza politiketan aurrera egiten saiatuko direla azaldu du Aznalek.

Volksvawen Kontrol Saiora

EH Bilduren ustetan, 400en lanposturen galeraren aurrean Nafar Gobernua lasaiegi joatzen ari da. Independentisten iritziz Nafarroako gobernuarentzat lehenatsunezko gaia izan beharko luke. Laura Aznalek NAIZ irratiari aurreratu dio biharko kontrol plenoan aferaren inguruan gadetuko dutela.

Gobernuak 1.024 milioi euroko inbertsioa iragarri zuen urte hasieran. Aznalek nabarmendu du Volkswagenek inbertsio hori bizirauteko egin behar zuela, baina erronkak harago doazea. Publikoaren eta pribatuaren arteko kolaborazioak bestelakoak izan beharko luketela uste du. Enpresei lurraldearekin, ingurugiroarekin eta enpleguaren konnpromisoak eskatu behar zaizkiela azaldu du eta momentuz, hori ez dela gertatzen ari.

Jaurlaritza Logoa