Live

Trikuharriak irakurtzen

Andatza III indusketa eremua ezagutu dugu Aranzadi elkarteko Izaro Quevedo arkeologoarekin.

Audio_placeholder

Trikuharriak irakurtzen

Loading player...
Monumentu megalitikoak dira trikuharriak.
Monumentu megalitikoak dira trikuharriak.

Aranzadi Zientzia elkarteak indusketa ugari egin ditu azken asteotan. Haietako bat Andatza mendi ingurunean. Izaro Quevedo arkeologoa bertan aritu da lanean.Uda honetan Andatza IIko indusketa kanpaina egin dute.

Lehendabizi garbiketa lanetan aritu dira egitura azaleratzeko.  Bi egitura megalitikoak (Andatza II eta Andatza III) ondoan daudenez elkarrekin nola lotzen diren ikusteko  jakin-mina zuten.Indusketa lanetan,  ganbara osatzen duten ustezko arlauzak topatu dituzte. Hurrengo urterako trikuharriaren ganbaran, zer aztarna topatu dezaketen ikusgai geratu da.

Trikuharriak informazio iturri garrantzitsuak dira. Hileta errituak ezagutzeko aukera ematen digute, baina baita informazio gehiago ere  Izaro Quevedok azaldu digunez. Esate batera,  toki garaietan jartzen ziren, lurraldeak markatzeko erabiltzen ziren. Garaiko gizakiei  buruzko informazio iturri ere badira, gorpuzkietan topatzen diren  materialak datu asko ematen dituzte.

Zeramika da Euskal Herrian geratzen den material bakarrenetakoa, materia onrganikoa kresalak deuseztatzen duelako. Materiala bera bertakoa edo beste nonbaitetik ekarritakoa den, arrastoak (esnea, eztia...).Hauek eta beste xehetasun batzuk azaldu dizkigu Arantzadiko arkeologoak Andatzako indusketa eremuaren inguruan.

Jaurlaritza Logoa